Realak sailkapenaren behealdeari begira jarraitu beharko du, Espainiako Kopara sailkatzea asko zaildu baizaio, gaur eguerdian Rayo Vallecanoren aurka Zubietan 2-3 galduta. Zazpi jardunaldiren faltan bost puntura ditu jaitsiera postuak, eta bederatzira Espainiako Kopara sailkatzeko postuak.
Txuri urdinei hasieratik jarri zaie malda gora partida. 17. minuturako 0-3 ziren atzetik. Itxaso Uriarteren bi golei esker bizirik iritsi dira partidaren azken txanpara, baina ezin izan diote buelta eman markagailuari.
Athleticek, berriz, 4-1 galdu du Valentzian, Levante taldearen aurka. Bilbotarrek sartu dute lehen gola, 13. minutuan, baina Levantek irauli egin du partida. Athletic 4. dago sailkapenean.