Larunbateko Espainiako Kopako finalaren aurrerapena bizi izan zen atzo, non eta Anoetako estadioan (Donostia). Real Madrilek gau iluna izan zuen atzo. Realaren aurka galtzeaz gain, Donostiako taldearen zaleen kantak entzun behar izan zituen, Osasuna animatzen.
— unkasbat (@unkasbat) May 2, 2023
«Ale, Osasuna, ale, ale!», izaten da zale gorritxoen ohiko kantuetako bat, eta badirudi txuri-urdinek ere ondo ikasia dutela. Anoetan aireratu zuten atzo doinua, Reala Madrilgo taldearen aurka irabazi ostean. Donostiarrak 2-0 nagusitu ziren, eta sendotu egin dira Ligako sailkapenaren laugarren postuan.
Sare sozialetan askok zabaldu dituzte txuri-urdinen kantuaren bideoa. Twitterren ohiko giroa erasoa eta haserrea izaten bada ere, askok eskertu egin dute donostiarren keinua.
En Anoeta también…
— Beñat Barreto (@BeBarreto) May 2, 2023
Club Atlético Osasuna lololo ðŸÂ†
Suerte, rojillos!! 🔴
📹 @juantxuz#RealSociedad#Osasunapic.twitter.com/g8JY8zi9pf
«Zirrara sortzen du honek, benetan. Ikaragarriak zarete!», idatzi du txiolari batek. «Anoeta, ale, 'Osasuna, ale, ale!' abesten. Larunbatean denak nafarrak!», beste batek.
«Oiloipurdia» jarri zaiola adierazi du Osasunaren zale batek. Haur bat baino pozikago dagoela gaineratu du beste batek, eta zaleek «Madriiiz entzuun Osasuna txapelduuun» ere abestu dutela nabarmendu du.
Bada ere, gertaturiko eremu politikora eraman duena, eta Javier Esparza UPNko buruari mintzatu zaiona: «Zein handia den Euskal Herria, ezta Javier? Zergatik uste duzu gertatzen dela hau? Jarrai dezala jaiak igandera arte, gutxienez».
Nabarmentzekoa da adiskidantza keinua, gainera, kontuan hartuta aurreko ostiralean, Realak 0-2 irabazi ziola Osasunari Sadarren, Ligako partidan.
Larunbatean, Sevillan jokatuko dute gorritxoek Madrilen aurka. Han ere entzungo da «Ale, Osasuna, ale, ale!».