Elezkano laugarrenez ari da binakakoan: bitan aritu da Zabaletarekin, eta beste bitan Beñat Rezustarekin. Azken horrekin, txapeldun izan zen 2019an, eta txapeldunorde 2018an. Rezusta «asko» poztu da harengatik. «Oso harreman ona dugu. Nahiz eta orain enpresa berean ez egon, sarri hitz egiten dugu elkarrekin. Erraza da harekin ondo moldatzea: gertukoa eta zuzena da. Serio itxura du, baina umore handia du. Oroitzapen ederra dut harekin jokatutako txapelketez».
«Saiatua, langilea eta pilota pasioz bizi duena»; halakoa da, Rezustaren iritziz, Elezkano pilotaria. «Eta horrelako pertsona saiatuek merezi dute finalak jokatzea. Gainera,aurreko txapelketan ez zen aritu. Baina erakutsi du zer maila duen. Partida txar gutxi egiten ditu. Zuzen egiten du ia dena: ia ez du hutsik egiten, eta aukerak aprobetxatzen ditu. Bikotekide oso ona da».
Rezusta: «Asko pozten naiz Danelengatik»
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu