NEGUKO OLINPIAR JOKOAK

Rojok 62. postuan amaitu du, eta Montoyak ez du lehen kanporaketa gainditu

37 minutu eta 35 segundo behar izan ditu Rojok 15 kilometroko ibilbidea egiteko. Bestetik, 52,41 puntu lortu ditu patinaje aristikoko programa laburrean.

Imanol Rojo eskiatzailea, Pyeonchangen, estilo libreko 15 kilometroko proban. FILIP SINGER, EFE
2018ko otsailaren 16a
12:31
Entzun

Imanol Rojo eskiatzaile tolosarrak 62. postua lortu du Pyeonchangeko Neguko Olinpiar Jokoetako estilo libreko proban. Urrea eskuratu duen Dario Cologna suitzarrarengandik 3 minutu eta 51 segundora gelditu da.

Asteburuan, 49. izan zen iraupen eskiko eskiatloi proban, 30 kilometrokoan. Jokoetako parte hartzea hilaren 24an amaituko du, estilo klasikoko 50 kilometroko probarekin.

Felipe Montoyak, berriz, ez du patinaje artistikoko lehen kanporaketa gainditu. Ez du bere egunik onena izan, eta 52,41 puntu eskuratu ditu programa laburreko saioan. 29. postuan gelditu da. Ondorioz, ez du programa libreko saiorako sailkatzea lortu.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.