Roma eta Coma nagusi Dakar Rallyan

28 urterekin lan bikaina eginda, Txomin Arana bizkaitarrak 56. postuan amaitu du bere lehen lasterketa

Erredakzioa
Donostia
2014ko urtarrilaren 19a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Nani Roma (Mini) autoetan eta Marc Coma (KTM) motoetan. Bi kataluniar izan dira onenak, aurten, Dakar Rallyan. Rosarion (Argentina) hasi, eta Valparaison (Txile) amaitu, «inoizko lasterketarik gogorrena» prestatu zuten antolatzaileek, eta gogorretik joan da Dakar Rallya, parte-hartzaile asko geratu direlako helmugara iritsi gabe. Hori bai, seigarren etapa jokoan zela iritsi zen albisterik mingarriena, lasterketako epaileek Eric Palante moto gidari belgikarra hilda aurkitu zutenean.

Albiste gogor horietatik urrun, handia egin zuen atzo Txomin Arana ereñoarrak (Yamaha). Valparaisora iritsita, dotore biribildu zuen Aranak hasieran zeukan helburua; 56. postuan amaitu zuen lasterketa bizkaitarrak. Herritarrek omenaldia egingo diote hilaren 25ean, etxera bueltan. 28 urterekin, lehen aldiz hartu du parte bizkaitarrak Dakarrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.