Pilota

Ruben Belokiri onartu egin diote finalerdia atzeratzeko eskaera

Hatz lodia bihurrituta dauka, gaurko proban ere ikusi denez. Aimar Olaizolaren aurka hilaren 30ean ariko da. Finala ere atzeratu egin dute, ekainaren 14ra.

2009ko maiatzaren 19a
17:08
Entzun
Aimar Olaizola-Ruben Beloki Lehen Mailako Buruz Buruko Txapelketako bigarren finalerdia ez dute larunbat honetan jokatuko, iragarri zuten bezala, hilaren 30ean baizik. Izan ere, partida atzeratzeko eskatu du gaur Belokik, eskuin eskuko hatz lodia bihurrituta duela-eta. Gaur goizean egin du azken proba eta ondo ez dagoela ikusi da.

Arautegiak ez du atzerapenik onartzen finalaren aurretik baina, iragan urteko finalerdietan gertatu bezala, atzerapenak hurrengo partidako datari kalterik egiten ez badio, salbuespenak onar daitezke.

Finala ere atzeratu egin dute, hala: ekainaren 7tik 14ra. Juan Martinez Irujo finalean da dagoeneko, igandean Oinatz Bengoetxeari irabazi ostean.

Bigarren finalerdiaren atzerapen hori dela-eta, EPELek larunbatera aurreratu du Bigarren Mailako Buruz Buruko finala. Jokin Argotek eta Mikel Beroizek jokatuko dute, Gipuzkoan: Tolosan edo Zarautzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.