Epainiako Indarkeriaren, Arrazakeriaren eta Xenofobiaren Aurkako Batzordeak Sadar hilabete batez ixtea erabaki du, eta Osasunari 200.000 euroko isuna jartzea "muturreko zaleekin duen jarrera arinagatik". Besteak beste zale horietako batzuk justiziak zigortuta daudela dio, hainbat delitu egiteagatik, eta Osasunak baimendu egiten diela zelaian sartzea. Batzordearen oharrak dio segurtasun koordinatzailearen aginduei ez ziela egin Osasunak eta ez zuen behar bezala bete jarraitzaileen jardueren inguruko erregistro liburua.
Hain zuzen ere 2016an otsailaren 1ean Espainiako Poliziak eta Guardia Zibilak Indar Gorriko 18 zale atxilotu zituen, gehienak Ez zen talde taldearen aurkako operazioa izan, baizik eta bertako hainbat kideren aurkakoa. Poliziak argi utzi nahi izan zuen hori. Talde kriminaleko kide izatea eta beste talde batzuetako zaleen aurkako "lesio delituak" egitea egotzi zieten atxilotuei. Epailearen aurrean deklaratu ostean libre utzi zituzten, epaiketa zain. Baina, fiskaltzarekin akordioa lortu, eta ez zen egin. Akusatuek urtebeteko espetxe zigorra onartu zuten, eta 960 eta 1.920 euro arteko zigorrak onartu zituzten.