Txirrindularitza. Frantziako Tourra

Samuel Sanchez: «Ahal dudan guztia egingo dut Londresen aritzeko»

Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak eskuineko eskuko hatz bat dauka hautsita, baina lepauztaia ez

Erredakzioa
Donostia
2012ko uztailaren 10a
00:00
Entzun
Samuel Sanchez Euskal Herrian da jada. Euskaltel-Euskadiko txirrindulari espainiarra atzo goizean iritsi zen Loiuko aireportura, eta handik zuzenean joan zen Bilboko klinika batera, herenegun, Frantziako Tourreko zortzigarren etapan izan zuen erorikoak eragindako lesioaren larritasunaren berri izateko. Osasun azterketaren arabera, hautsita dauka eskuin eskuko hatz bat, baina ez lepauztaia. Hala ere, zail izango du Londresko Olinpiar Jokoetan aritzea —hilaren 27an hasiko dira—. Samuel Sanchezek, nolanahi ere, itxaropenari eutsi nahi dio. «Ahal dudan guztia egingo dut Londresen aritzeko. Baikor izan nahi dut, jarrera hori baita lehen pausoa ondo osatzeko».

Baikor bai, baina neurrian. Argi utzi du ez duela beharrezkoa baino arrisku handiagoa hartuko. «Garaiz osatu eta Jokoetara bagoaz, askoz hobeto, baina ezin bagara joan, ez da ezer pasatzen. Osasuna dago guztiaren gainetik».

Espainiako Vuelta korritzeko asmoa duen galdetuta, esan du parte hartuko balu pixka bat «itzaliko» lukeela «Igor Antonen izarra». «Uste dut Antonen Vuelta dela; oso ondo ari da prestatzen».

Tourrean lehian jarraitzen duten bost taldekideez, berriz, azpimarratu du ziur dela etapa bat irabazten ez badute gertu egongo direla.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.