Samuel Sanchez da Euskaltel-Euskadiko burua Espainiako Vueltan -lau etapa korritu dituzte-, baina txirrindulariak aitortu du oraindik ez dagoela ondo. "Oraintxe bertan ez naiz ikusten Vuelta irabazteko moduan". Baina baikor dago hurrengo etapei begira. "Itzulia eskuratzeko gauza naizela uste dut".
73. tokian dago sailkapen nagusian, Fabian Cancellara liderretik 42 segundora. Vuelta eta Mundu Txapelketa dira Sanchezen urteko helburu nagusiak -ez zuen parte hartu Frantziako Tourrean-.
Euskalteleko ziklistak adierazi du Alejandro Valverde, Ivan Basso, Cadel Evans, Ezequiel Mosquera, Xavier Tondo eta Andy eta Franck Schleck ikusi dituela ondoen Vuelta hasieran.
Gaur atseden eguna dute, eta bihar izango da 5. etapa: Tarragona-Vinaros (174 kilometro). Bigarren mailako mendate bat izango dute (49. kilometroan). Larunbatean 30 kilometroko erlojupekoa korrituko dute, Valentzian. Hilaren 20an bukatuko da Vuelta, Madrilen.
txirrindularitza
Samuel Sanchez: "Oraintxe bertan ez naiz ikusten Vuelta irabazteko moduan"
Gaur atseden eguna dute proban.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu