Luis Milla Espainiako selekzioko hautatzaileak Mikel San Jose, Javi Martinez, Ander Herrera eta Iker Muniain Athleticeko jokalariak, Iñigo Martinez Realekoa eta Cesar Azpilikueta Olympique Marseillakoa Londresko Olinpiar Jokoetan izateko lehen deialdian sartu ditu. 22 jokalari daude deialdian, eta Millak hilaren 20an lau futbolari taldetik kanpo utzi beharko ditu.
Ostiralean hasiko du Espainiak kontzentrazioa. Hilaren 13an eta 18an lagunarteko partidak jokatuko dituzte, eta Olinpiar Jokoetan lehen partida hilaren 26an izango dute, Japoniaren aurka.
Javi Martinez atzo itzuli zen Polonia eta Ukrainako Eurokopatik, Espainiarekin titulua irabazita. Txapelketan minutu batzuetan besterik ez da aritu —lehen partidan, Italiaren kontra—.
Olinpiar Jokoetarako Espainiaren lehen deialdia
Athletic: San Jose, Javi Martinez, Herrera, Muniain.
Reala: Iñigo Martinez.
Olympique Marseilla: Azpilikueta.
Atletico Madril: Koke, Joel, Adrian.
Bartzelona: Montoya, Thiago, Tello, Alba.
Benfica: Rodrigo.
Borussia Monchengladbach: Dominguez.
Chelsea: Oriol Romeu, Mata.
Espanyol: Alvaro.
Malaga: Isco.
Manchester United: De Gea.
Sporting Gijon: Botia.
Vila-real: Mariño.