San Mames berria egiten dutenean, estadioaren kudeaketa Athleticena baino ez da izango. Horixe da gaur San Mames Barria E.M. eratzeko egin duten sinadura ekitaldian jakinarazi duten albisterik garrantzitsuena. Lehen ere esanda daude eta gaur, akordioaren izenpetzean, berretsi egin dute.
Athleticek, Bizkaiko Foru Aldundiak eta Bilbao Bizkaia Kutxak (BBK) sinatu dute akordioa, San Mamesen. Han izan dira, haiek ordezkatuz, Ana Urkijo Atheticeko presidentea, Jose Luis Bilbao ahaldun nagusia eta Xabier Irala BBKren presidentea. Bilboko Udala ez da San Mames Barria elkarteko kide izango, baina finantzaketan lagundu egingo du. Jose Luis Bilbaok esan du, kudeaketa ez ezik, estadioaren eraikitze prozesua bera "gardena" izango dela.
Athleticek hilaren 23an ezohiko batzarra izango du eta klubak han berretsi beharko du egitasmoa, bazkide konpromisarioen aldeko botoak jasota.
Klubak 183,26 milioi euroko gastua aurreikusi du estadio berria egiteko. 56.000 ikuslerentzako futbol zelaia egingo dute, 42.000 metro koadroko orubean. Horietatik 1.900 bazkide, enpresei zuzendutako palkoetan egongo dira. Gaur egun dituzten datuekin, 7.000 bazkide gehiago izatea espero du klubak.
Gaurko San Mames, 1913an eraiki zuten. Hantxe ondo-ondoan egingo dute estadio berria.
Futbola
San Mames berriaren kudeaketa Athleticena izango da
San Mames Barria E.M. eratzeko sinadura ekitaldia egin dute gaur Athleticek, Bizkaiko Foru Aldundiak eta BBK-k.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu