Futbola

San Mames berriaren ustiapen eta erabilera eskubideak Athleticek baino ez ditu izango

Futbol zelaiak 120x80 metroko neurriak izango ditu eta harmailek 55.000 jarraitzailerentzako lekua. Urkijo presidenteak esan du bazkideei ez zaiela eurorik kostatuko.

2007ko urtarrilaren 22a
15:52
Entzun
Athleticek, BBK-k eta Bizkaiko Foru Aldundiak lehengo ostiralean sortu zuten San Mames futbol estadio berriaren elkartea, eta gaur Athleticek xehetasun batzuk eman ditu. Garrantzitsuena: San Mames berria aipatutako hiru erakundeek finantzatu eta estadioa hirurena izan arren, estadioaren ustiapen eta erabilera eskubideak Athleticenak baino ez dira izango.

Proiektua "bost izarrekoa" izango da, zelaiak 120x80 metroko neurriak izango ditu, harmailetan 55.000 jarraitzailerentzako lekua egongo da, eta egitasmoak 183 milioi euroko aurrekontua dauka. Ana Urkijo Athleticeko presidenteak esan du klubeko bazkideek ez dutela eurorik jarri beharko. Horretaz gain, bazkideek "proiektuaren informazio gardena" izango dutela adierazi du Urkijok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.