Santurtzik ere helegitea, beste gai bategatik

2022ko uztailaren 7a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Igandeko estropadaren harira, beste helegite bat ere egon da, Santurtzik jarria. Bizkaitarren ustez, helmugako azken denboretan ez zen zehatz ibili helmugako bideoaz arduratzen den gailua, eta uste dute kaltetuak izan zirela. Zierbenaren denbora bera emateko eskatu dute, eta puntu kopuru bera banatzeko biei. Zierbena bederatzigarren izan zen, eta Santurtzi hamargarren, lau hamarren eskasera. Santurtziarrek eskatu diote ligari emateko helmugako irudia, baina ezezkoa jaso dute. Igandean, gailu hori piztu eta itzali ibili zen, argia joan-etorrian zebilelako. Garbi utzi nahi dute ez daukatela ezer Zierbenaren aurka.

Ligako Estropada araudiaren 12.5 artikuluak dio nola jokatu behar den kasu hauetan. Horrelako gailuren bat ez badabil, epaileek eskumena dute eskuz hartutako denborak balekotzat jotzeko. Horixe da, hain zuzen, igandeko kasua. Traineru baten denbora bideoz neurtzeko gailu bat ez zebilen, eta epaileek eskuz hartu zituzten denborak. Helegite horren inguruan epaileak ez du ezer esan oraindik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.