Eusko Label Ligako bigarren jardunaldia jokatu da gaur Coruñako uretan (Galizia), eta Santurtzik eraman du Hiriko Bandera, nahiz eta Urdaibaik irabazi estropada, 15 segundoko aldea atera dietelako bi egunetako denborak batuta.
Urdaibaiko traineruak ez zuen egun ona izan larunbateko saioan, baina hobeto aritu da gaur. Lehenengo txandan 19 segundoko tartea atera dio Lekittarrari, 23 Zarautzi eta 25 Tirani.
Zorte txarra eduki du Hondarribiko traineruak, arraun motza apurtu baitzaio lehenengo ziabogan. Itsasora bota egin dute, eta hiru segundoko zigorra jaso dute horregatik.
Haizea gogortu egin da goizak aurrera egin ahala, eta horrek mesede egin dio Urdaibairi. Lehengo txandaren eta bigarren txandaren artean, orduko bost kilometro azkartu da haizea. Horri esker lortu dute bermeotarrek hiru txandetako denborarik onena: 20:39.25
Lehenengo txandan nabarmendu behar da Zarautzek egin dutena: bigarren postuari eutsi diote Urdaibairi jarraika, baina Lekittarrak aurrea hartu dio azken luzean. Azkenean hirugarren egin dute zarauztarrek.
Orio nagusitu da bigarren txandan. Edonola ere ezin izan du murriztu Urdaibaik ateratzen zion denbora. Gainera, Ares oso azkar etorri zaio atzetik, eta oriotarrak harrapatzeko zorian egon da. Azkenean, 2,86 segundo bakarrik atera dizkio Oriok hirugarrenari.
Azkenean honela geratu da Eusko Label Ligako bigarren jardunaldiaren sailkapena:
1. Urdaibai 20:39.18
2. Santurtzi 20:46.88
3. Orio 20:49.64
4. Zierbena 20:50.30
5. Donostiarra 20:51.56
6. Ares 20:52.90
7. Lekittarra 20:58.98
8. Zarautz 21:02.40
9. Tiran 21:04.76
10. Hondarribia 21:05.88
11. Ondarroa 21:07.16
12. Cabo 21:12.88
Eta Eusko Label Ligako sailkapen orokorra honela dago:
1. Santurtzi 22 puntu
2. Zierbena 19
3. Donostiarra 17
4. Urdaibai 16
5. Orio 16
6. Hondarribia 15
7. Ares 12
8. Ondarroa 9
9. Cabo 9
10. Zarautz 8
11. Lekittarra 7
12. Tiran 6
Pedreña nagusi Sestaon
Kantabriako (Espainia) Pedreña traineruak irabazi du Sestaoko XX. Bandera, Ibaizabalen. 53 ehuneko bakarrik atera dizkio Kaikuri.
KAE Ligan honela dago sailkapena:
1. San Pedro 55 puntu
2. Kaiku eta Getaria 53
3. Pedreña 51
2. San Juan 46
3. Deusto 44
4. Arkote 43
5. Zumaia 33
6. Orio B 23
7. Camargo 17
8. Castro 16
9. Astillero 13
10. Lapurdi 8