EGUNEKO KEINUA
Saririk ez, Niza gogoan
La Caverne de Pont D'Arceko helmugan ez zen sari banaketarik izan. Antolakuntzak bertan behera utzi zituen ospakizunak herenegun gauean Nizan egondako atentatuaren biktimen oroimenez. Etapako irabazlea eta elastiko berezi guztien jabeak podiumera igo ziren, eta minutu bateko isilaldia egin zuten. Tropeleko kide askok doluminak bidali zizkieten hildakoen familiakoei. Antolatzaileak etapa bertan behera uztea aztertu zuten, baina Frantziako Gobernuak halakorik ez egiteko esan zien.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu