Gaurko finalak
20 kilometro ibilketan (giz.): Francisco Favier Fernandez espainiarra da faborito argia. Fernandezek, hala ere, aurkari gogorrak izango ditu: Jefferson Perez, Bernardo Segura eta Txinako eta Errusiako ibiltariak.
Pisu jaurtiketa (emak.): John Godina, Adam Nelson eta Kevin Tothen arteko lehia espero da. Manuel Martinez espainiarrak podiumera igotzeko aukera du.
10.000 metroak (giz.): Radcliffe etxean geratu ostean, etiopiarrek banatuko dituzte dominak. Derartu Tulu da faboritoa, baina erne Werknesh Kidane, Berhane Adere eta Ejagayehu Dibabarekin. Errusiarrak eta Fernanda Ribeiro portugaldarra ere aurrean ibiliko dira, ziurrenik.