Lanak izango ditu, ordea, gaur horri eusteko. Lasterketako etaparik gogorrena da azken egunekoa, Sionen hasi eta bukatuko dena (121 kilometro). Lehen mailako hiru mendate igoko dituzte, eta horietako azkena, helmugatik20 kilometrora dagoena, Ovronnaz, gogorra da oso: hamar kilometro da luze, eta %9ko batez besteko pendiza dauka. Hor saiatuko beharko dute Alejandro Valverdek (Caisse d'Epargne), Denis Mentxovek (Rabobank) eta Vladimir Karpetsek (Katuxas), besteak beste, australiarrari tartea jan nahi baldin badiote.
Asturiasko Itzulian, berriz, Beñat Intxaustik (Euskaltel-Euskadu) ezin izan zion atzo lidergoari eutsi, Acebo gainean bukatutako etapan, azken aurrekoan. Fabio Duartek (Colombia es Pasion) eraso bortitza jo zuen helmugatik sei kilometrora, eta, saioa irabazteaz gain, lider jarri da. Gaur jokatuko da azken etapa: Fuentes del Narcea-Oviedo. Menditsua da, eta mugimendua egon daiteke.
Sailkapenak
ROMANDIAKO TOURRA4. etapa
1. Simon Spilak (Lampre) 4.05.25
2. Peter Sagan (Liquigas) 13ra
3. Philippe Gilbert (Omega) d.b.
4. Hubert Dupont (Ag2r) 15era
5. Alejandro Valverde (Caisse) 22ra
Nagusia
1. Michael Rogers (Columbia) 14.01.48
2. Alejandro Valverde (Caisse) 1era
3. Simon Spilak (Lampre) 5era
4. Vladimir Karpets (Katuxa) 7ra
5. Denis Mentxov (Rabobank) 11ra
ASTURIASKO ITZULIA
4. etapa
1. Fabio Duarte (Colombia) 4.31.34
2. Alex Cano ( Colombia) 16ra
3. Beñat Intxausti (Euskaltel) 1.10era
4. Santi Perez (Loule) d.b.
5. Andre Cardoso (Palmeiras) 1.17ra
Nagusia
1. Fabio Duarte (Colombia) 14.14.18
2. Beñat Intxausti (Euskaltel) 19ra
3. Santi Perez (Loule) 50era
4. Alex Cano (Colombia) 1.02ra
5. Jose Herrada (Caja Rural) 1.03ra