Sisi: «Pozik nago Osasuna moduko talde batera etorri naizelako»

Datozen hiru denboraldietan Iruñeko taldean ariko da; sei milioi euroko etete klausula izango du

Erredakzioa
Donostia
2012ko ekainaren 28a
00:00
Entzun
Eurokopako albisteek gainerako futbol albisteak alboratu dituzte azken asteetan, baina bada mugimendurik Lehen Mailan jokatzen ari diren euskal taldeetan ere. Datorren denboraldiari begira jarriak dira dagoeneko, eta bateko eta besteko fitxaketekin bete dituzte sasoi amaieran gelditutako hutsuneak. Osasunak, esaterako, atzo bertan aurkeztu zuen ofizialki jendaurrean Sisinio Gonzalez Martinez, Sisi. Valladolid taldean, zeina azken sasoian lehen mailara igo berri den, aritu da. Hiru denboralditarako fitxatu du Iruñeko taldearekin, eta sei milioi euroko etete klausula izango du.

Ilusioz eta lan handia egiteko gogoz aurkeztu zuen burua aurrelariak, eta eskerrak ere eman zizkien berarengan interesa erakutsi dutenei. «Pozik nago Osasuna moduko talde batera iritsi naizelako. Gauza asko hartu ditut kontuan hona etortzeko, baina ez dut ezer txarrik ikusi». Patxi Izko jokalariaren aurkezpenean izan zen, eta hurrengo presidente izateko botoa Miguel Artxanko hautagaiari emateko eskatu zien zaleei. Izko azken hamar urteetanizan da taldeko presidentea.

Chori Castro Donostian da

Gonzalo Castro, Chori, Donostian da jadanik. Atzo iritsi zen Hondarribiko aireportura, eta, okerrik ezean, gaur edo bihar aurkeztuko dute jendaurrean. Aritz Aduriz eta Ismael Garcia ere, gaur goizean aurkeztuko ditu Athleticek San Mamesen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.