txirrindularitza

Slipstream taldea irabazle Giroko erlojupekoan

Christian Vande Velde jarri da lider. Euskaltel-Euskadi 20. izan da, 1.17ra.

2008ko maiatzaren 10a
18:02
Entzun 00:00:0000:00:00
Slipstream Chipotle taldeak irabazi du gaur arratsaldean Italiako Giroko lehen etapa: Palermo-Palermo, 23,6 kilometroko taldekako erlojupekoa. 26.32ko denbora egin du, eta Christian Vande Velde jarri da Giroko lider, bera sartu baita taldekideen artean lehenen.

CSC izan da bigarren, sei segundora. High Road hirugarren, zazpira. Laugarren Liquigas, bederatzira. Astanak 29ra bukatu du, zazpigarren. Euskaltel-Euskadi 20. izan da, 1.17ra; Silence Lotto eta Francaise des Jeux baino ez dira geratu bere atzetik.

Bihar korrituko dute itzuliko bigarren etapa: Cefalu-Agrigento, 207 kilometrokoa. Bigarren eta hirugarren mailako mendate bana izango dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.