Espainiako Kopako final-hamaseirenetarako zozketa egin dute Madrilen. Lau sortatan banatu dute: lehenbizikoan, Espainiako Superkopa jokatu duten lau taldeak zeuden, Bigarren B mailakoekin batera; bigarrenean, berriz, Bigarren B Mailako gainerakoak Lehen Mailakoekin; hirugarrenean, Bigarren Mailakoak Lehen Mailakoekin; eta, laugarrenean, lehenago egokitu ez diren Lehen Mailako azken lau taldeak. Realaren bolatxoa azkenera arte atera ez denez, zozketa azken sortan egitea egokitu zaio. Hortaz, Espanyol izanen du aurkari, Anoetan.
Hilaren 21etik 23ra jokatuko dituzte final-hamaseirenak, aitzineko kanporaketak bezala, partida bakarrera. Eibarri Bigarren B Mailako Badajoz egokitu zaio, eta Osasunari maila berean jokatzen duen Huelvako Recreativo. Athleticek, berriz, Bigarren Mailako arerioa izanen du: Elx. Guztiek etxetik kanpo jokatuko dute, aurkariak kategoria txikiagoetan ari baitira.
Realaren kasuan, ordea, bolatxoa lehenago atera izanak erabaki du etxeko taldea zein izanen den.
Honela gelditu da kanporaketako koadro osoa:
Hilaren 21a, asteartea
Recreativo - Osasuna (19:00, Dazn)
Zaragoza - Mallorca (19:00, Dazn)
Sevilla - Levante (21:00, Dazn)
Hilaren 22a, asteazkena
Elx - Athletic (19:00, Dazn)
Reala - Espanyol (21:00, Dazn)
Eivissa - Bartzelona (19:00, Dazn)
Tenerife - Valladolid (21:00, Dazn)
Badalona - Granada (21:00, Dazn)
Girona - Vila-real (21:00, Dazn)
UD Logroñes - Valentzia (21:00, Dazn)
Unionistas de Salamanca - Real Madril (21:00, Mediaset eta Dazn)
Hilaren 23a, osteguna
Badajoz - Eibar (21:00, Dazn)
Ebro - Leganes (19:00, Dazn)
Mirandes - Celta (19:00, Dazn)
Rayo Vallecano - Betis (21:00, Dazn)
Cultural Leonesa - Atletico Madril (21:00, Mediaset eta Dazn)