Jendarmeek Stephane Lemuno (Bogota, 1986) pilotari profesional ohia behin-behinean espetxeratu zuten atzo, Baionako Fiskaltzaren aginduz. Hark ikerketa bat zabaldu du, hainbat biktimak Lemunoren aurkako salaketa bat jarri ostean; adingabeei sexu abusuak egitea egozten diote.
Ez da Lemuno epailearen aurrean eseriko den lehen aldia. Aurrez, 2021. urteko azaroan, Baionako epaitegi batek hamabi hilabeteko kartzela zigorra ezarri zion bere emazteari tratu txarrak ematea egotzita, baina ez zuen zigorra bete.
Pilotariak bost urte inguru egin zituen profesionaletan —2010 eta 2015 bitartean— Asegarcen, eta, besteak beste, Bigarren Mailako lau eta erdiko txapel bat irabazi zuen 2013. urtean, finalean Mikel Olazabali irabazita. Erretiratu ostean, kartingean lehiatu izan da, eta Beskoitzeko (Lapurdi) zirkuituaren kudeatzaile ere izan da.