Stephane Lemuno pilotari ohia espetxeratu dute

Stephane Lemuno. A. CANELLADA / FOKU.
2023ko apirilaren 27a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
PILOTA. Jendarmeek Stephane Lemuno (Bogota, 1986) pilotari profesional ohia behin-behinean espetxeratu zuten herenegun, Baionako Fiskaltzaren aginduz. Hark ikerketa bat zabaldu du, hainbat biktimak Lemunoren aurkako salaketa bat jarri ostean; adingabeei sexu abusuak egitea egozten diote pilotari ohiari.

Oraingo hau ez du Lemuno epailearen aurrean eseriko den lehen aldia. Aurrez, 2021. urteko azaroan, Baionako epaitegi batek hamabi hilabeteko kartzela zigorra ezarri zion, emazteari tratu txarrak ematea egotzita, baina orduan ez zuen zigorra bete.

Lemunok bost urte inguru egin zituen profesionaletan—2010 eta 2015 bitartean— Asegarcen, eta, besteak beste, Bigarren Mailako lau eta erdiko txapel bat irabazi zuen 2013. urtean, finalean Mikel Olazabali irabazita. Erretiratu ostean, kartingean lehiatu izan da, eta, horretaz gain, Beskoitzeko (Lapurdi) zirkuituaren kudeatzaile lanetan ere aritu izan da pilotari ohia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.