Stephen Cummingsek (BMC) irabazi du Espainiako Vueltako 13. etapa — Santiago de Compostela eta Ferrol artean, 172,8 kilometro —. Cameron Meyer (Orica-GreemEdge) eta Juan Antonio Flecha Giannoni (Sky) izan dira bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren, lau segundora.
Lasterketa hasi eta 44 kilometrora zazpi txirrindulari sartu dira eguneko ihesaldian: Stephen Cummings (BMC), Elia Viviani (Liquidas- Cannodale), Simon Clarke (Orica-GreemEdge), Cameron Meyer (Orica-GreemEdge), Linus Gerdemann (RadioShack-Nissan), Juan Antonio Flecha Giannoni (Sky) eta Thomas de Gendt (Vacansoleil- DCM). Azkenean, ihesaldian BMC taldeko Cummings izan da onena eta berak lortu du etapa garaipena.
Sailkapen nagusian gauzak bere horretan mantentzen dira. Joaquim Rodriguezek jarraitzen du lider. Alberto Contador da bigarren, 13 segundura eta Christopher Froom hirugarren, 51 segundora.
Bihar 14. etapa korrituko dute txirrindulariek —Palas de Rei eta Puerto de Ancares artean, 149,2 kilometro—.
Etapa sailkapena:
1. Stephen Cummings (BMC) 4.05.22.
2. Cameron Meyer (Orica-GreemEdge) 4ra.
3. Juan Antonio Flecha Giannoni (Sky) 4ra.
4. Simon Clarke (Orica-GreemEdge) 14ra.
5. Linus Gerdemann (RadioShack-Nissan) 14ra.
6. Thomas de Gendt (Vacansoleil- DCM) 14ra.
7. John Degenkolb (Argos-Shimano) 40ra.
8. Allan Davis (Orica-GreenEdge) 40ra.
9. Ben Swift (Sky) 40ra.
10. Lloyd Mondory (Ag2r-La Mondiale) 40ra.
Sailkapen nagusia:
1. Joaquim Rodriguez (Katuxa) 48.56.17.
2. Alberto Contador (SaxoBank) 13ra.
3. Christopher Froome (Sky) 51ra.
4. Alejandro Valverde (Movistar) 1.20ra.
5. Robert Gesink (Rabobank) 2.59ra.
6. Daniel Moreno (Katuxa) 3.29ra.
7. Nicolas Roche (Ag2r) 4.22ra.
8. Andrew Talansky (Garmin) 5.17ra
9. Laurens Ten Dam (Rabobank) 5.18ra.
10. Bauke Mollema (Rabobank) 6.01era.
11. Igor Anton (Euskaltel) 6.08ra.