Emaitza atsedenaldian. 12-9. Partidako onena. Bera Berako Elke Karstenek lau gol sartu zituen.
Beste final bat jokatzeko aukera izango du Bera Berak. Donostiarrek 25-23 irabazi zioten Guardesi finalerdietan, eta Granollers izango dute aurkari, gaur (19:00, Teledeporte). Ez zen nolanahiko garaipena izan Bera Berarentzat. Guardesek kaleratu zuen iaz Donostiako taldea Illunben jokatu zen Kopatik. Kolpe latza izan zen bera Berarentzat, eta jokalariek ahaztuko ez duten arren, arantza ateratzeko aukera izan zuten atzo, Malagan. Gogotik sufritu behar izan zuten horretarako, baina merezi izan zuen.
Neurketa orekatua hasi zen malagako Fernando Martin Carpenan, baina hamargarren minuturako erakutsi zuen Bera Berak zergatik den ligako liderra. Imanol Alvarezenek defentsa oldarkorra erakutsi zuten, eta erasoan erritmo bizia ezarri zioten neurketari. Horrela iritsi zen donostiarren lehenengo alde nabarmena. 10-4 aurreratu ziren. Joko bizi hori guztiz zitala da asmatzen denean, baina badu bere arriskua. Gertutik ezagutu zuen hori Bera Berak. Donostiarrek baloi ugari galdu zituzten arriskatzeko inolako beharrik ez zeukatenean, eta hori baliatzen jakin zuen Guardesek. Min handia egin zuen Galiziako taldeak kontraerasoan, eta Bera Beraren hanka-sartzeak zigortu egin zituen. 0-4ko partzial bizkor bati eskerrak, 10-8 gerturatu ziren. Une hori baliatu zuen Alvarezek neurketa gelditzeko, eta baloia ondo zaintzearen garrantziaz ohartarazi zien jokalariei. Hortik eta atsedenaldira bitarte ez zen aldaketa nabarmenik ikusi kantxan, eta 12-9 iritsi zen neurketa atsedenaldira.
Bigarren zatiak hasiera ederra izan zuen. Bi taldeek erasoko joko bikaina erakutsi zuten atsedenalditik bueltan; Jaso eta eman, eman eta jaso; hala aritu ziren biak ala biak. Erasoko jokoa ona bazen ere, atzean zulo handiak utzi zituen Donostiako taldeak, eta horrek ez zion alderik hartzen utzi. Neurketa berdintzeko aukera izan zuen Guardesek bizpahiru aldiz, baina ez zuen baliatu. Alice Silva suhiltzaile lanetan aritu zen. geldiketa ikusgarriak egin zituen Brasilgo atezainak, horien artean bi jaurtiketa zazpi metroetatik, eta oso garrantzitsua izan zen garaipena eskuratzeko.
Bi minutu falta zirenean Guardesek berdinketa lortzeko aukera izan zuen, baina Marie Louisek baloi garrantzitsu bat lapurtu zuen, eta zazpi metrokoan amaitu zen jokaldia. Paula Arcosek hartu zuen erantzukizuna, eta ez zuen hutsik egin. Bi goleko aldearekin, hortzak estutu, eta bigarren zati osoan erakutsi ez zuten defentsarako gaitasuna erakutsi zuten. Guardesek kanpora bidali zuengol bakarrera jartzeko jaurtiketa, eta bertan amaitu zen neurketa. Elke Karsten izan zen partidako jokalari baliotsuena, baina Silva izan zen partida amaierako izar nagusia. Haren geldiketek ahalbidetu zioten Bera berari beste final bat jokatzea.
Finala, gaur
Bestalde, arratsaldean jokatu zen beste finalerdia. Granollersek garaipen handia eskuratu zuen etxeko taldea den malagaren aurka, eta Kataluniako taldeaizango da Bera Beraren aurkaria gaurko partidan. Atsedenaldira gol bakarraren aldearekin joan bazen ere, azkenerako 27-20 nagusitu zen Granollers.
BERA BERA 25 - 23 GUARDES
Sufritzen jakinda
Irabazi egin du Bera Berak Espainiako Kopako finalerdietan, eta beste final bat jokatuko du gaur Granollersen aurka.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu