Superkopa Gasteizen jokatuko da

2022ko uztailaren 22a
00:00
Entzun
SASKIBALOIA. 2022-2023ko Espainiako Superkopa, Gasteizen jokatuko dela iragarri dute. Kutxabank Araskik, Perfumerias Avenidak, Valentziak eta Gironak jokatuko dute denboraldiko lehen titulua. Superkoparen 20.aldia izango da aurtengoa, eta Kutxabank Araskik debuta egingo du, antolatzaile moduan. Urriaren 8tik 9ra jokatuko da txapelketa.

Endesa Ligako egutegia ere zozkatu dute. Denboraldiak, urriaren 5ean ekingo dio, eta aldaketa ugari iragarri dituzte. Sasoi honetan, 2022ko Munduko Txapelketa eta 2023ko Europako txapelketa jokatuko dira, eta ligaren antolaketari eragin dio, denboraldiaren tartean jokatuko baitira bi txapelketak. Horregatik, egutegia asimetrikoa egin dute lehen aldiz. Lehenengo jardunaldian, Kutxabank Araskik eta Lointek Gernikak derbia jokatuko dute Mendizorrotzan, eta IDK Euskotrenek, Embutidos Pajariel Bembibreren etxean jokatuko du. Berritasun moduan, 13. jardunaldia derbien jardunaldia bihurtu dute, eta talde guztiei desplazamendu motzak jarri dizkiete.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.