Protagonistak. M. Cavendish

Taldekideekin bada, are hobeto

2011ko uztailaren 9a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00

IRABAZLEA

Jaioterria. 1985eko maiatzaren 21a.

Jaioteguna. Douglas (Man uhartea).

Debuta. 2007an, T-Mobilekin.

Ibilbidea. T-Mobile (2007), Columbia( 2008-2010) eta Highroad (2011tik).

Garaipen garrantzitsuenak. 2007an Voltako bi etapa; 2008an Romandiako Tourreko etapa bat, Giroko bi eta Tourreko lau; 2009an Tirrenoko etapa bat, Milan-San Remo, Giroko hiru etapa, Suitzako Itzuliko bi eta Tourreko sei; 2010ean Voltako etapa bat, Romandiako beste bat, Tourreko bost eta Vueltako hiru; eta 2011n Giroko bi etapa eta Tourreko bi.

EGUNEKO ABIADURA

Batez bestekoa, orduko 38 kilometrokoa

Txirrindulariak haserretu egingo dira agian, baina, etapako azken kilometroak iritsi arte, atseden egun baten parekoa izan zen etapa. Orduko 38,6 kilometroko batez besteko apala lortu zuten txirrindulariek, baina bigarren ordubetean, esaterako, 33,1 kilometro besterik ez zituzten egin.

EGUNEKO HAIZE BABESA

Txirrindulariek autoen atzealdea bilatu dute

Harrigarria da txirrindulariek autoen atzeko aldeari pega-pega eginda joateko daukaten gaitasuna. Erori edo zulaturen bat izan ondoren, autoaren babesa nahi izaten dute guztiek, bestela ia-ia ezinezkoa litzatekeelako aurreko taldera itzultzea. Erabat legezkoa ere ez da, baina artistak dira babes hori bilatzen.

EGUNEKO AUSARTA

Beñat Intxausti

Behin etapa amaituta ospitalera eraman zuten Beñat Intxausti (Movistar), eta eskuin ukondoko erradioa apurtuta daukala jakinarazi zioten. Lasterketan jarraituko du hala ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.