Taquan Dean gaur iritsiko da Donostiara

2016ko apirilaren 20a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Taquan Dean eskolta estatubatuarrak Retabet.es Gipuzkoa Basketen jokatuko du denboraldia amaitu arte. Dean gaur da iristekoa Donostiara, eta, ondo bidean, igande honetan jokatuko du lehen partida, Illunben, CAI Zaragozaren aurka. Deanek bigarren aldia du GBCn. Bestalde, GBCk aurki erabakiko du zer egin Travis Wearrekin. Jokalaria AEBetara joanda da, baimenik gabe, klubak Dean fitxatuko zutela jakin zuenean. Bestalde, Bilbo Basketen, Dejan Todorovicek adio esan dio sasoiari. Ebakuntza egin diote ezker eskuko hatz potoloan, eta sei-zortzi aste beharko ditu sendatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.