Titinen aitari eta beste biri irabazi zien, bakarrik

2019ko urtarrilaren 5a
00:00
Entzun
Txapelez eta emandako abantailez gain, desafio bitxiak dira Gallastegiren kirol maila ikusgarriaren zantzurik agerikoena. Askotan jokatu zuen biren aurka, ezkerrez bakarrik, bi hiruren aurka... eta baita bakarrik hiruren aurka ere. Eta irabazi. 1947ko abuztuaren 25ean, Corono, Ruperto eta Titinek osaturiko hirukotearen aurka jokatu zuen Tricion (Errioxa, Espainia), eta orduan 29 urte zituen Eibarko morrosko hark 22-21 irabazi zien hiru errioxarrei. Titin hura Titin III.aren aita zen.

Desafio horiek jendetza biltzen zuten, eta ez zen arraroa Gallastegi bakarrik biren aurka jokatzen ikustea. Bere ibilbidean tankera horretako 54 partida jokatu zituen, eta 41 irabazi. Batezbestekoa ikusgarria da. Aurrenekoa Unanue eta Iraetaren aurka irabazi zuen 22-13, eta lehen bostetan garaile izan zen. Ahal horrek txunditu egiten zituen zale eta enpresariak. Aurkariak, gainera, beti ez ziren Bigarren Mailako pilotariak. Esaterako, 22-12 irabazi zien Inziarte eta Soroari, edota 22-5 Felipe eta Lazkanori. Lehenbizikoz txapeldun izan aurretik, buruz buruko hiru desafio jokatu zituen AtanoIII.aren aurka eta hirurak irabazi zizkion.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.