Konfiantzaz ikusten zuen bere burua Carlos Tobalina Barakaldoko pisu jaurtitzaileak saikatze probarako, baina ezin izan du finalean sartu. Hiru jaurtiketetatik lehenean lortu du emaitza onena, pisua 19.98 metrora bidalita. 19,81 metrora jaurti du bigarrenean, eta baliogabea izan da hirugarren jaurtiketa.
17. postuan amaitu du Tobalinak sailkapenekoa, eta lehen hamabiek lortu dute postu bat finalean. 42 zentimetrora izan du O'dayne Richards jamaikarrak lortutako 12. postua.
Ryan Crouser izan da onena sailkapenekoan, 21.59 metroko jaurtiketa eginda.