Tsongak ez du jokatuko Davis kopako finala
TENISA. Jo-Wilfried Tsongak, Frantziako selekzioko lehen zerrendaburuak, uko egin dio Davis kopako finala jokatzeari, lesio bat baitu ezker belaunean. «Ez dut arriskatu nahi, lesioak okerrera egin dezakeelako», aitortu du. Frantziako selekzioak haren ordezko bat bilatu beharko du orain. Davis kopako finala Belgraden jokatuko da, abenduaren 3tik 5era.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu