Futbola

Txapeldunen Ligako finalean lehen aldiz Ingalaterrako bi talde

Manchester Unitedek atzo lortu zuen sailkapena. Gaur Chelsea-Liverpool finalerdiaren itzulikoa jokatuko da. Maiatzaren 21ean izango da finala, Moskun.

2008ko apirilaren 30a
09:31
Entzun 00:00:0000:00:00
Lehen aldiz Ingalaterrako bi talde izango dira Txapeldunen Ligako finalean. Haietako bat Manchester United izango da. Atzo lortu zuen sailkapena, Bartzelonari 1-0 irabazita (Paul Scholesek sartu zuen gola, 14. minutuan); joanekoan hutsean berdindu zuten.

Gaur, berriz, Chelsea-Liverpool finalerdiaren itzulikoa jokatuko dute (20:45). Joanekoan bana egin zuten.

Moskun izango da Txapeldunen Ligako finala, maiatzaren 21ean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.