Bikoteak
Lehen Maila. Aldaregia-Mendiburu, Etxekolonea-Mujika, Iturriaga-Leire Galeano, Ruiz de Infante-Orbegozo, Etxebeste-Capellan, Barrokal-Ruiz de Larramendieta Zabaleta-Agirre.
Promozio Maila. Aranburu-Perez, Ibarrola-Insausti, Nerea Galeano-Arrastia eta A. U. Gordon-Oskoz.
Lehiaketa sistema
Lehen Maila. Zortzi bikotek ligaxka jokatuko dute. Lehen bi sailkatuak finalerdietara pasatuko dira, eta azken biak lehiatik at geratuko dira. Beste lau bikoteek final-laurdenak jokatuko dituzte, Tolosan (otsailak 18-19): hirugarren sailkatuak seigarrenaren aurka, eta laugarrenak bosgarrenaren kontra. Irabazleak finalerdietan ariko dira ligaxkako lehen bien aurka, Azpeitian (otsailak 25) eta Iruñean (otsailak 26). Garaileek finala jokatuko dute, Zumarragan (martxoak 5).
Promozio Maila. Lau bikotek ligaxka jokatuko dute. Lehena finalean ariko da, eta azkena lehiatik kanpo geratuko da. Beste bi bikoteek finalerdia jokatuko dute, eta irabazlea finalean ariko da.
TXAPELKETA
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu