Bart, Euskal Herrian 02:00ak zirela, egin dute lehen ahalegina Nanga Parbateko laugarren kanpalekutik gailurrera igotzeko. Atzera egin behar izan dute, ordea. Hamabi bat orduko igoera zeukaten aurreikusita 7.200 metrotik 8.126 metrora.
Bihar ziren berriro saiatzekoak, baina ez dute halakorik egingo. Bihar emango dute erabakiaren arrazoien berri.
#NangaWinter2015 Azkenean arduratsuena SAIAKERA BERTAN BEHERA UTZI eta BKra itzultzea dela erabaki dute. Bihar izango dugu arrazoien berri.
— Alex Txikon (@AlexTxikon) March 13, 2015
Inork lortu gabekoa lortu nahi zuen Txikonek: Nanga Parbat (8.126 metro) neguan igotzea. Daniele Nardi italiarrarekin eta Muhammad Ali Sadpara pakistandarrarekin batera osatu du espedizioa mendizale lemoarrak.
Nanga Parbat igota, Txikonek 11 zortzimilako izango lituzke igota: Broad Peak, Makalu, Cho Oyu, Sisha Pagma, Dhaulagiri, Manaslu, Annapurna, Gasherbrum I eta II, Lhotse eta Nanga Parbat.
#NangaWinter2015 EZUSTEA Gauez, hartu beharreko korridorea pasatu dugu. Ginen puntutik ezinezkoa gora egitea. Orain 4.Kn. Bihar berriro
— Alex Txikon (@AlexTxikon) March 13, 2015