Mendia

Txikonek eta Madariagak Gasherbrum I tontorra egin dute

Mendizale bizkaitarra animatuta eta umoretsu dagoela esan du bere bikotekideak, harekin telefonoz hitz egin ostean. Jaitsiera hasi dute.

2011ko uztailaren 13a
10:27
Entzun

Alex Txikon mendizale bizkaitarrak bere bikotekideari esan dionez, gaur goizaldean Gasherbrum I mendiko tontorra egin dute berak, Juanra Madariagak eta Juan Carlos Tamayok, Gerfried Göschl, Günter y Louis Rousseau. Mendizaleak onik daudela jakinarazi du Txikonek, eta bikotekideak azaldu duenez, animatuta eta umoretsu zegoen, beste batzuetan ez bezala, lasai". Deia egin duenean jaitsiera hastekotan ziren mendizaleak.

Astelehenean hasi zen tontorrera iristeko saiakera. Oinarriko kanpalekua utzi eta astelehenean bertan bigarren kanpalekura iritsi ziren, bederatzi orduz elurretan ibili ostean. Atzo hirugarren kanpalekura iristeko hamabi ordu behar izan zituzten, elur asko eta lodiarekin. Kanpin-dendak jarri eta ordu batzuz atseden hartu ostean abiatu ziren tontorrerantz.

Gasherbrumetik jaitsi ostean, Txikon, Gerfried Goschl eta Louis Rousseau mendezaleekin batera, K2n bide berri bat irekitzen saiatuko da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.