TXIRRINDULARITZA. Comunitat Valencianak erakustaldia eman du

David Bernabeuk irabazi du Mallorcan eta lehen lau sailkatuen artean hiru lagun sartu dituzte

Andoni Urbistondo.
DONOSTIA
2006ko otsailaren 8a
00:00
Entzun
Caisse D'Epargne-Illes Balears, CSC, Euskaltel-Euskadi, Rabobank, Kaiku, Comunitat Valenciana... talde asko zeuden lehen etapa menditsuan garaipen esanguratsua lortu eta erakustaldia emateko, baina talde bakar batek lortu zuen. Ez zen Euskal Herriko talde bat izan, zoritxarrez, Comunitat Valenciana baizik (Herrialde Katalanak). David Bernabeu nagusitu zen Colomers Behatokian. Sanchez Pimienta taldekidea izan zen bigarrena eta Bettini hirugarrena. Comunitat Valencianakoa izan zen laugarren sailkatua ere, David Muñoz.

Euskaltel-Euskadik lasterketa mugitu zuen. Beñat Albizuri neoprofesionalarekin aurrena, ihesaldi baten bitartez. Iñaki Isasirekin ondoren, helmugako igoeraren atarian. Alferrik. Caisse D'Epargnek fede itsua duelako Toni Colomekin eta tropela batuta mantentzeko lana beltz egin zuelako.Garailea, ordea, ez zen Caisse D'Epargne taldekoa izan, Comunitat Valencianakoa baizik. Helmugatik 1.500 metrora jo zuen Bernabeuk eta Bettinik berak amore eman behar izan zuen, Bernabeuren taldekideek egin zioten zaintza on-ona zela jabetuta. Kaikuk Bru eta Garcia sartu zituen lehen hamarren artean eta Euskaltel-Euskadiko Albizu mendiko sailkapeneko liderra da. Gaurko etapak lau mendate ditu.

Sailkapenak



3. ETAPA



1. D. Bernabeu (C. V.) 3.46.24 2. J. S. Pimienta (C. V.) 1era 3. Paolo Bettini (Q. Step) 3ra

SAILKAPEN NAGUSIA



1. D. Bernabeu (C. V.) 9.42.34 2. J. S. Pimienta (C. V.) 1era 3. Paolo Bettini (Q. Step) 3ra

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.