TXIRRINDULARITZA. Emakumezkoen eta 23 urtez azpikoen errepideko probak, gaur

Iturriaga, Santesteban, eta Castroviejo, Izagirre zein Sicard euskal herritarrak lehiatuko dira

Igor Susaeta.
Donostia
2009ko irailaren 26a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Bi lasterketa jokatuko dira gaur, Munduko Txirrindularitza Txapelketako azken-aurreko egunean. Alde batetik, elite mailako emakumezkoen errepideko proba (09:00). Eta, bestetik, 23 urtez azpiko gizonezkoen errepidekoa (13:30). Emakumezkoen proban bi euskal herritar lehiatuko dira: Eneritza Iturriagaetxebarria eta Ane Santesteban. Gizonezkoetan, berriz, Gorka Izagirre eta Jonathan Castroviejo Espainiako selekzioarekin, eta Romain Sicard Frantziakoarekin.

Iturriagaetxebarria bederatzigarren aldiz ariko da Munduko Txapelketa batean, eta abadiñoarrak argi asko dauka zein izango den bere egitekoa: «Marta Vilajosanaren ondoan egoten saiatuko gara. Sasoiko dago, eta lasterketa ona egingo dugula uste dugu». Santesteban errenteriarrak, berriz, «kontrol lana» egingo du aurreneko kilometroetan. Zirkuituari bederatzi buelta eman beharko dizkiote, eta 124,2 kilometro bete.

23 urtez azpikoetan, berriz, 13 itzuli, eta 180 kilometro guztira. Izagirre eta Castroviejok ez daukate lider argirik Espainiako selekzioan, eta, hortaz, «euren aukerak baliatzen» saiatuko dira. Horixe esan zuen atzo Castroviejo getxoztarrak. Sicard lapurtarra, berriz, denboraldi bikaina osatzen ari da, eta, zorte apur batekin, ez harritu muturretik gertu baldin badabil.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.