Ezequiel Mosquera (Xacobeo) eta Robert Gesink (Rabobank), berriz, larri heldu ziren helmugara, eroriko baten ondorioz. Galiziarra zorabitu ere egin zen hasieran, eta gero esan zuen kaskoak bizitza salbatu ziola; eta herbeheretarrari, berriz, ia ezker hanka osoa lotu behar izan zioten, zauriak medio. Ikusteke dago eroriko horrek zein modutan eragingo dien. Triste bezain haserre zeuden.
Helmugatik gertu haserretzeak, ordea, on egin zion Rouxi, 22 urteko frantziarrari. Eztabaida hutsalean jarraitu beharrean, barruak kiskaltzen zizkion sua irabazteko baliatu zuen. Su horrek indarra eman zion. Irizar, berriz, triste zegoen helmugan. Ondo elkar hartu zutela esan zuen oñatiarrak. Azken kilometroetara fresko heldu zirela. Baina Irizar izan zen zain geratu zenetako bat; besteek zer egin zain, alegia.
Etapa, bestela, nahiko lasai osatu zuten erori ez ziren txirrindulariek. Seigarren kilometroan alde egin zuten iheslariek eta sei minutu pasatxoko abantaila hartutakoan, esprinterren taldeak, Columbia, Milram eta Liquigas, lanean hasi ziren. Ez zieten utzi abantaila gehiago hartzen, baina,azkenean, ez zuten ondo kalkulatu.
Avilako harresiko aldapak
Avilara helduko da gaur Vuelta. Faboritoen artean nekez egongo da lehia handirik hasieran, baina Avilako harresiaren inguruko aldapak aproposak izan daitezke segundoren bat edo beste irabazteko.
Sailkapenak
HAMAZAZPIGARREN ETAPA1. Anthony Roux (Francaise) 4.28.14
2. William Bonnet (Bouygues) d.b.
3. Andre Greipel (Columbia) d.b.
4. Daniele Bennati (Liquigas) d.b.
5. F. Pacheco (Contentpolis-AMPO) d.b.
24. Iñaki Isasi (Euskaltel) d.b.
29. Ruben Perez (Euskaltel) d.b.
38. David Herrero (Xacobeo) d.b.
45. Haimar Zubeldia (Astana) d.b.
57. Aitor Perez Arrieta (C.-AMPO) d.b.
NAGUSIA
1. Alejandro Valverde (Caisse) 74.27.48
2. Robert Gesink (Rabobank) 31ra
3. Samuel Sanchez (Euskaltel) 1.10era
4. Ivan Basso (Liquigas) 1.28ra
5. Cadel Evans (Silence-Lotto) 1.51ra
14. Haimar Zubeldia (Astana) 13.34ra
29. A. Txurruka (Euskaltel) 43.00ra
30. Arkaitz Duran (Fuji) 47.03ra
31. David Herrero (Xacobeo) 47.51ra
40. J. Garate (Rabobank) 59.08ra