Vueltak jartzen dizkigun hotelak ez oso aspaldikoak eta onak dira, baina urtero tokatzen zaigu txarren bat; eta ia beti, gainera, Gaztela-Mantxa aldean. Herenegungoak Manzanares zuen izena, eta ez naiz ni izango han ostatu hartzera aholkatuko duena.
Kontua da, herenegun, beti bezala, pasta afaldu behar genuela. Ba, atera ziguten pasta, baina makarroiak txikituta zeuden, itota, eta ez zuten zaporerik. Esan genion sukaldariari hura ez zela modua, eta handik bost minutura pasta plater berriak ekarri zizkigun atzera. Baina makarroiak aurreneko aldian bezain txarrak zeuden. Jantokitik sukaldea ikusten zen, eta sukaldaria ikusten genuen makarroiak kubo batetik hartzen; modu penagarri samarrean. Horrek gure haserrea areagotu zuen. Baina makarroi poltsa handi bat lurrean lehertu zen unean eztanda egin genuen. Han ikusi genuen sukaldaria, makarroi apurrak hankekin biltzen, eta kubora edo eltze horretara botatzen. Herbeheretarrak lasaiak dira, baina builaka hasi ziren. Joseba Diaz taldeko masajistak esan zidan sekula ez duela ikusi horrelakorik; eta badaramatza urte batzuk!
Suminduta, hoteletik irten, eta parean beste ostatu bat zegoela ikusi genuen. Hara joan eta primeran afaldu genuen. Noski, atzoko gosaria ere han egin genuen. Lo, aldiz, hotel nazkagarrian, baina Gesinkek, Vueltako bigarrenak, lurrean egin zuen, somierra txikituta zegoelako.
TXIRRINDULARITZA. Hotel nazkagarria
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu