Kirola

Txirrindularitza uztea erabaki du Iñigo Chaurreauk

2006ko abenduaren 21a
16:27
Entzun
"Asko pentsatu ondoren" txirrindularitza profesionala uztea eta bizimodu berri bati ekitea erabaki du Iñigo Chaurreau txirrindulariak (Pasaia, Gipuzkoa, 1973). Erabaki zaila izan dela agertu du, eta aurtengo denboraldian fisikoki oso ondo ibili denez, kosta egin zaiola hartzea. Hala ere, zalantza horietan beste bizimodu mota bat egiteko gogoak irabazi duela agertu du Ag2r talde txirrindulariak.

Ibilbide luze eta oparoa izan du Chaurreuk txirrindularitza profesionalean: 4 Tour, Giro bat, Munduko Txapelketa batean eta Espainiako zortzi Vueltatan parte hartu du. 2003an Espainiako Txapelketa irabazi zuen, erlojupekoan.

Polti talde italiarrean hasi zen txirrindularitza profesionalean; Euskaltel-Euskadin ibili zen 4 urtean, eta Frantziako Ag2r taldean egin ditu azken bostak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.