TXIRRNDULARITZA. ITALIAKO GIROA. Ikusmin handia bai, baina uste baino alde apalagoak sortu zituen igoerak

Pellizottik irabazi zuen orain bi urteko kronoigoera, eta bost txirrindulari sartu ziren 30 segundoko tartean

unai zubeldia
Donostia
2010eko maiatzaren 25a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Orduko 19,142 kilometroko batez bestekoa eginda irabazi zuen orain bi urte Franco Pellizottik (Liquigas) Plan de Coronesko kronoigoera. 12,85 kilometro egiteko, 40.26 minutu. Emanuele Sellak (Navigare) baino sei segundo gutxiago, Gilberto Simonik (Diquigiovanni) baino hamazazpi gutxiago, Alberto Contadorrek (Astana) baino 22 gutxiago, eta Ricardo Riccok (Saunier Duval) baino 30 gutxiago. %24ko batez besteko aldapak proba lehertu zezakeela pentsatzen zuten bezperan askok. Baina muturreko ahalegin hark ez zuen sailkapenean alde handirik sortu. Contador zen liderra kronoigoeraren aurretik, eta ondoren ere berak jantzi zuen maglia arrosa. Baina zortzi segundo besterik ez zizkion atera Ricco bigarren sailkatuari.

Orain bi urteko kronoigoerako lehen hamar sailkatuen izenak aztertuta, Simoni soilik irtengo da gaur. Baina italiarra ez da ordukoa. 92. postuan dago sailkapenean, Ivan Bassorengandik (Liquigas) bi ordu pasatxora. Vincenzo Nibalik (Liquigas) 18. postuan amaitu zuen orain bi urteko kronoigoera -zazpigarren dago orain sailkapenean-, Pellizottirengandik 2.40 minutura. Marco Pinottik (Columbia) 6.42 minutu galdu zituen -12. postuan dago sailkapenean-, eta Vladimir Karpetsek (Katuxa) 4.11 minutu.

Orain bi urte atseden eguna izan zuten kronoigoeraren ondoren, baina, aurten, atseden egun arriskutsuaren ondoren iritsiko da gaurko kronoigoera.



Sailkapena

2008KO KRONOIGOERA

1. Franco Pellizotti (Liquigas) 40.26

2. Emanuele Sella (Navigare) 6ra

3. Gilberto Simoni (Diquigiovanni) 17ra

4. Alberto Contador (Astana) 22ra

5. Ricardo Ricco (Saunier) 30era

6. Jose Rujano (Caisse) 49ra

7. Marzio Bruseghin (Lampre) 1.04ra

8. Domenico Pozzovivo (Navig.) 1.43ra

9. Danilo Di Luca (LPR) 1.45era

10. Denis Mentxov (Rabobank) 1.49ra

11. Jens Voigt (CSC) 1.55era

13. Eugeni Petrov (Tinkoff) 2.17ra

18. Vincenzo Nibali (Liquigas) 2.40ra

24. Juanma Garate (Quick) 3.13ra

44. Vladimir Karpets (Caisse) 4.11ra

60. Jose Serpa (Serramenti) 4.50era

89. Mauricio Ardila (Rabobank) 6.17ra

98. Marco Pinotti (High Road) 6.42ra

99. Bradley Wiggins (High Road) 6.43ra

107. Aleksandr Efinkim (Quick) 6.57ra

146. Julian Dean (Slipstream) 10.19ra
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.