VALENTZIA 1 - 0 REALA
Txuri-urdinek ahazteko moduko gaua izan dute
Realak 1-0 galdu zuen atzo Mestallan, Valentziaren aurka. Horren ondorioz, aurkariak gerturatu zaizkio sailkapenean: hirugarren postuari eusten dio oraindik ere, baina puntu bakarrera du orain laugarrena, Atletico Madril, eta hirura bosgarrena, Betis. Txuri-urdinek bost jardunaldi zeramatzaten etxetik kanpo galdu gabe, eta horietatik lautan irabazi zuten. Valentziak, ordea, ia lau hilabete zeramatzan ez etxean ez kanpoan irabazi gabe. Baina txuri-urdinek ahazteko moduko gauza izan zuten. Partida eskasa jokatu zuten, eta hori gutxi ez, eta Igor Zubeldiak 40. minutuan bere atean sartutako gol batek kondenatu zituen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu