FUTBOLA. Jada ofiziala da. Nazioarteko (FIFA) eta Europako futbol federazioek (UEFA) baztertu egin dute Euskadiko Federazioak haien kide izateko egindako eskaera. Beraz, atea itxi diote euskal selekzioak partida ofizialak jokatzeari. FIFAk eta UEFAk diote Euskadiko Federazioak ez dituela betetzen elkartean egoteko irizpideak, ez delako «nazioartean gehiengoak aitortutako estatu bat», eta futbol federazioa «Espainiakoaren barruan» dagoelako.
Euskadiko Federazioaren arabera, «berri txarra da». «Ez gaude ados argudioekin, etaofizialtasunaren alde lan egiten jarraituko dugu arlo guztietan, gure gizarteak eskatzen duen aitortza lortzeko». Haren zerbitzu juridikoei igorri die ebazpena, azter dezaten eta hartu beharreko neurriak har ditzaten.
UEFAk eta FIFAk, ezetz selekzioaren ofizialtasunari
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu