Unai Nuñezek 2025 arte luzatu du kontratua

2020ko azaroaren 18a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Taldetik joango ote zen zurrumurrua ibili zen. Baina, azkenean, Unai Nuñez Athleticen geratuko da; klub zuri-gorriak 2025eko ekaineraino luzatu dio kontratua, eta Nuñezek ez du etete klausularik izango. «Buruan dudan gauza bakarra hemen arrakasta izatea da».

Gainera, Athleticek gaur jokatuko du koronabirusa dela-eta atzeratutako Espanyolen kontrako Iberdrola Ligako partida (18:30). Angel Villacampak atzealdeko hainbat jokalari ditu jokatu ezinik. Oihane Hernandez eta Vanessa Gimbert ez dira ariko, baina Garazi osatu da. Azken bi porroten ostean, onbidera itzuli nahi du Athleticek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.