arrauna

Ur Kirolak sailkatu da Kontxako Estropadetan lehiatzeko

Arratsaldeko 18:00tan hasi da Kontxako banderan parte hartzeko estropada eta Fortuna, Donosti Arraun eta Ur Kirolak ziren lehian zeuden traineruak. Itsasoa bare-bare zegoen eta hoberen moldatu dena Ur Kirolak izan da. Irailaren 5ean beraz, Ur Kirolak izango da Kontxako uretan beste zazpi trainerurekin batera.

2004ko abuztuaren 11
19:55
Entzun 00:00:0000:00:00
Ur Kirolak traineruak 20:15: 23ko denbora egin du eta denbora horrek Kontxako estropadetan parte hartzeko aukera ematen dio. 22 segundura (20:37:71) Donosti Arraun sailkatu da. Hirugarren lekuan berriz, Fortuna sartu da 21:28:44ko denbora egin ondoren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.