Arrauna

Urdaibaik irabazi du Euskadiko Traineru Txapelketa, gizonezkoetan

Hondarribia izan da lehena emakumezkoen estropadan, baina balizak gaizki zeudela-eta baliogabetu egin dute.

2008ko uztailaren 31
15:44
Entzun 00:00:0000:00:00
Urdaibaik irabazi du gizonezkoen Euskadiko Traineru Txapelketa, Lekeitioko (Bizkaia) uretan. 19 minutu 31 segundo eta 63 ehunenetan egin du estropada. San Pedro izan da bigarren eta Hondarribia hirugarren.

Baina gizonezkoen txapelketa ez ezik, emakumezkoena jokatu da gaur, aurreneko aldiz. Hondarribiak, Zumaia-Getariak eta Tolosaldeak parte hartu dute, eta Hondarribiak hartu die aurrea beste biei. Hala ere, estropada baliogabetu egin dute balizak gaizki jarrita zeudelako, eta, beraz, berriro jokatu beharko da Euskadiko Txapelketa emakumezkoetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.