Urdaibaik Jon Urresti arraunlaria fitxatu du
ARRAUNA. Urdaibain ariko da Jon Urresti arraunlaria. Getariarrak herrian egin du arraun aurten, eta iaz San Juanen aritu zen. Eusko Label ligan segituz, Asier Zurinaga Santurtziko patroiak arrauna utzi du. KAE 1 ligan, Toni Montenegro izango da Arkoteko entrenatzailea, eta Guillermo Somoanok ez du segituko Lapurdin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu