Maialen Chourraut piraguistak hobetu du Londresen 2012an egindako balentria. Orduko hartan, brontzezko domina lortu zuen, eta urretik 97 ehunenera gelditu zen. Gaurkoan, nagusitasunez irabazi du finalean, jaitsiera zirraragarria osatuz; bigarren sailkatuari hiru segundoren aldea atera dio. Chourrautena da inoiz euskal emakume batek buruz buru lortu duen lehen urrezko domina. Bestea, zilarra, Maria Quintanalek lortu zuen Atenasen.
Ostiraleko 6. uztaia saioak Chourrauten domina jorratuko du batez ere. Horrez gain, txirrindularitzako errepideko proba aztertuko dute Gorka Izagirre txirrindulariak eta Agurtzane Elorriaga Bizkaia Durango txirrindulari taldeko zuzendariak. Chourrauti eginiko elkarrizketa, osteguneko '6. uztaia' programan:
[youtube]https://youtu.be/hr5kHFIGdf8[/youtube]
Hamabost parte hartzailetik hamahirugarrena atera da Chourraut. 101 segundo eginak zituen Luuka Jonesek, eta birrindu egin du lasartearrak Zeelanda Berrikoaren denbora. Bi arerio irteteko faltan, ziurtatua zuen domina, baina ez Fiona Penniek ez Corinna Kuhnlek ezin izan dute hobetu lasartearraren denbora.
#BerriaRion Horrela geratu da K1 mailako sailkapena; gorenean, @MChourrauthttps://t.co/MMEbi8l9gZpic.twitter.com/m3Q9rxINKE
— Berria.eus (@berria) 2016(e)ko abuztuak 11
Bere saioa amaitzean pozarren zen Chourraut kanoa barruan, eta poza are handiagoa izan da urrea ziurtatu duenean.
Urrea da. Urrea! @MChourraut en ospakizuna @berria#berriapic.twitter.com/DfJa5aI64h
— Enekoitz Telleria (@EnekoitzTelle) 2016(e)ko abuztuak 11
18:27ean eman du urrerako lehen pausoa: finalerako sailkatzea. Hamabost parte hartzaileetatik bosgarrena irten da, eta ia zuzenean lortu du finalerako txartela, aurreko bostek baino denbora hobea egin baitu: 101 segundo.
#Rio2016#BerriaRion#Piraguismoa Finalerdiko sailkapena. @MChourraut, hirugarren https://t.co/MMEbi8l9gZpic.twitter.com/CAPEOTgi6c
— Berria.eus (@berria) 2016(e)ko abuztuak 11
"Eskuan dut ametsa"
ETBri eginiko adierazpenetan, garaipena senideei eskaini die Chourrautek: "Helburua pausoz pauso joatea zen, eta finala bilatzea". Amaitzean, ziurra zuen domina, baina ez ordea urrea. Azaldu duenez, ez ditu urduri bizi falta zirenen jaitsierak: "Oso pozik geratu naiz nire denborarekin, berdin zidan zer egiten zuten besteek. Ez zegoen nire esku".
Familia ere pozarren zegoen Chourrauten garaipenarekin. Haren esfortzua nabarmendu du Txelo Iurramendi amak.
@MChourraut -en ama Txelo kabitu ezinda @berria#berriarionpic.twitter.com/pTcs610XhK
— Enekoitz Telleria (@EnekoitzTelle) 2016(e)ko abuztuak 11
Ibilbide oparoa loditu du horrela Chourrautek. 2009an, munduko txapeldunorde izan zen; 2011n, brontzezko domina eskuratu zuen Munduko Txapelketan; 2012an, brontzezkoa Londresko Olinpiar Jokoetan; iaz, Europako txapeldunorde eta Munduko Kopako irabazle izan zen; eta aurten, Europako txapeldun.