athletic

Urrutia bada presidente, Bielsa entrenatzaile eta Amorrortu kirol zuzendari

2011ko ekainaren 30a
14:41
Entzun 00:00:0000:00:00

Josu Urrutiak gaur esan du bera bada Athleticeko hurrengo presidentea, Marcelo Bielsa izango dela lehen taldeko entrenatzailea eta Jose Mari Amorrortu Athleticeko kirol zuzendaria.

Argentinarra da Bielsa (1951), eta 1998-2004 artean bere herrialdeko hautatzailea izan zen. 2007tik aurten arte, berriz, Txilekoa. Espainiako Ligan ere aritutakoa da teknikari gisa: Espanyolen, 1998an.

Amorrortu 1994-1996 artean Athleticeko entrenatzaile karguan egon zen. 2006tik Atletico Madrilen harrobiko arduraduna da.

Urrutiaren arabera, Jose Anjel Ziganda litzateke Athletic B-ko entrenatzailea, eta Aitor Larrazabal, berriz, Urrutiaren aholkularia. Athleticeko jokalari ohiak dira Ziganda eta Larrazabal, Urrutiaren taldekide izandakoak. Zigandak Osasuna entrenatu zuen 2006tik 2008ra.

Uztailaren 7an izango dira hauteskundeak. Fernando Garcia Makua da beste presidentegaia. Honek irabazten badu —hura izan da azken lehendakaria—, Joaquin Caparrosek segituko du entrenatzaile postuan.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.