Urrutikoetxea-Altuna III.a, Bilbon; Bengoetxea VI.a-Irribarria, Eibarren

PILOTA. Dagoeneko jakinekoa da noiz eta non jokatuko dituzten Banakako Txapelketako finalerdiak. Mikel Urrutikoetxea eta Jokin Altunaren artekoa maiatzaren 14an jokatuko da, Bilboko Bizkaia pilotalekuan; Oinatz Bengoetxea eta Iker Irribarriaren artekoa, berriz, egun bat geroago jokatuko da, Eibarko(Gipuzkoa) Astelena frontoian. Irabazleek maiatzaren 29an jokatuko dute finala, Bilbon.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu