Urrutikoetxea eta Ezkurdia, San Fermin Torneoko lau t'erdiko txapelaren bila
PILOTA. Mikel Urrutikoetxeak eta Joseba Ezkurdiak lau t'erdiko sanfermin torneoko finala jokatuko dute gaur, Iruñean, (11:30, ETB1). Urruti finalerdiak jokatu gabe sailkatu da, Olaizolak II.ak jokatzeari uko egin baitzion sorbaldako minaren ondorioz. Ezkurdiak, aldiz, Altuna III.a hartu zuen mendean 22-11 pasa den igandean. Urruti da torneoa irabaz dezakeen Nafarroatik kanpoko lehen pilotaria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu